GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA
GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA

ZALDIEKIN FAMILIAN

1 URTETIK 6 URTE BITARTEAN

Familiko txikiekin batera gozatzeko ekintza da. Zaldikein batera sentsazio eta emozio berriak aztertu eta beren imajinazio eta sormena lantzeko aukera izango dute.

 

Jolasen bitartez beren habilezi motoreak garatuko dituzte, zaldiketako lehenengo kontzeptuak barneratzen dituzten bitartean.

 

Ekintza hau, natur ingurunean eta haurraren etapa honetarako egokitutako material erakargarria erabiliz gauzatuko dugu.

 

Zaldiketako irakasleaz gain, familiak ere lagunduko gaitu ekintzan zehar, zaldiaren alboan paseotxoa eginez, soka eramaten parte hartuz... elkarrekin jolastu eta disfrutatuz. 

Ekintzaren iraupena: 30 min

Bakarkako edo talde txikiko saioak

Talde handian egin nahi bada, kontsultatu aukerak

 

Prezioa:

  • SAIO BAKARRA 15€
Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Gailur zaldiketa eta aisialdi eskola