UDALEKUAK ZALDIEKIN
EKAINAK 23tik 29ra
EKAINAK 30etik UZTAILAK 6ra
UZTAILAK 7tik 13ra
UZTAILAK 14tik 20ra
UZTAILAK 21etik 27ra
Gailurreko udalekuak gure zaldiekin batera, natur ingurunean ekintza mordoaz disfrutatzeko prest dauden 7-15 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta daude.
Zaldiekin burutzen ditugun ekintzaz gain, udalekua beste hainbat jolas eta tailerrez hornitua dago; hondartzara irteera, mendi irteera, orientazio lasterketa, eskulanak, gaubelak…
ZALDIEKIN EKINTZAK
ZALDIKETA SAIOAK
BESTELAKO EKINTZAK
ZALDIAREN ZAINTZA ETA ELIKADURA
MULTIAVENTURA UDALEKUAK
UZTAILAK 12tik 18ra
Natur ingurunean ekintza mordoaz disfrutatzeko prest dauden 7-15 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzendurik daude udaleku hauek. Lasturko bailarak eskaintzen dituen txoko zoragarriak ezagutuz, lagun artean bizitzeko aukera eskaini nahi dugu.
Proposatuko ditugun natur jardueretako batzuk, honako hauek izango dira: espeleologia, eskalada, zaldiketa… horretaz gain, udalekua, beste hainbat jolas eta tailerrez hornitua dago: hondartzara irteera, mendi irteera, orientazio lasterketa, eskulanak, gaubelak… eta elkarbizitza osasuntsu batean suertatuko zaizkigun milaka abentura!
GURE HELBURUAK
PLAZA MUGATUAK DAUZKAGU!
Izen emate dataren arabera banatuko dira.
INSTALAKUNTZAK
Udalekuak Lasturko bailaran, Debako udalerrian kokatzen den Naparrenekua aterpean izango dira.
Mendi, errota, erreka eta belardiez inguratuta toki paregabean aurkitzen gara.
Aterpeari dagokionean, hainbat logela daude komun eta dutxaz hornituak. Horretaz gain, erabilera anitzeko gela eta jangela dugu.
Kanpoaldean frontoia eta hondarrezko pista dugu erabilgarri.
IBILTARIAK
UZTAILAK 28tik ABUZTUAK 3ra
ABUZTUAK 6tik 12ra
Gailurreko udaleku ibiltariak, zaldi gainean esperientzia duten 12 urtetik gorako gazteentzat zuzendurik daude.
Lasturko aterpetik abiatuta egunez egun toki ezberdinetara iritsiko gara. Gazte bakoitza, aste osoan zehar bere zaldia edukiko du, begiraleen laguntzaz, animaliak dituen eguneroko beharrak ezagutu eta asetzen ikasiko dute.
Maiz, gure ostatua izarpean izango dugu, izan ere, kanpin dendetan egingo dugu lo, bestetan aterpe ezberdinetan. Ibilbide osoan zehar, laguntzako furgoneta edukiko dugu, motxilak, kanpin dendak, janaria eta beharrezkoa dugun guztia eramateko.
Zaldi eta lagunekin batera Euskal Herriko txoko zoragarriak ezagutzeko prest?
IZEN EMATEA
Izen ematea Ekainaren 1a baino lehen egin beharko da.
AUKERAK ETA PREZIOAK:
UDALEKUAK ZALDIEKIN 380€
MULTIAVENTURA UDALEKUAK 300€
IBILTARIA 395€
DESKONTUAK:
%10eko deskontua bigarren anai-arrebari, udalekuak zaldiekin eta multiaventura udalekuetan. (ibiltarian ez da deskonturik egingo).
Deskontuak bigarren ordainketan aplikatuko dira, ez erreserban.
ERRESERBAK ETA ORDAINKETAK:
Plazaren erreserba gauzatua izan dadin, ordainketaren %40a egin beharko da baita Izen ematea online betetzen den galdetegi bidez
entregatu beharko da.
Bigarren ordainketa burutzeko epea, ekainaren 3an amaituko da. Aldi berean, ekainaren 3tik aurrera plazaren erreserba bertan behera utzi
nahi izan ezkero, lehenengo ordainketa ez da itzuliko.
|
PREZIOA |
ERRESERBA %40 (1. ORDAINKETA) |
2. ORDAINKETA
|
%10ko DESKONTUA BIGARREN ANAI-ARREBARI |
UDALEKUAK ZALDIEKIN |
380€ |
152€ |
228€ |
GUZTIRA: 342€ 2. ORDAINKETA: 190€ |
MULTIAVENTURA UDALEKUAK |
300€ |
120€ |
180€ |
GUZTIRA: 270€ 2. ORDAINKETA: 150€ |
IBILTARIA |
395€ |
156€ |
239€ |
EZ DAGO DESKONTURIK |
ARAUDIA
Udalekuak aisialdi ekintza dira, non gazteen elkarbizitza eta ondo pasatzea sustatu nahi dugun,
horretarako ondorengoa eskatuko dizuegu:
- Mugikorren eta gailu elektronikoen erabilera debekatua izango dute.
- Udalekuan zehar bisitarik ez egitea eskatzen dizuegu.
- Gazteek beraien gastuetarako gehienez 5€ eramatea eskatzen dizuegu (hondartzako irteerarako).
HARREMANETARAKO
Edozein zalantza argitzeko, izen emate orria eskatzeko edo eta udalekuan zehar gurekin harremanetan
jartzeko:
MUGIKOR ZENBAKIA: 649846727 AINHOA
HELBIDE ELEKTRONIKOA: gailurzaldiketa@gmail.com
WEB ORRIA: www.gailurzaldiketa.com