GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA
GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA

ZALDI IBILBIDEAK

ORDU BETE EDO BI ORDUKO IBILBIDEAK

Inguruko mendietatik egiten ditugu ibilbide hauek, natur ingurunean murgildurik. Partaideen mailara egokitzen gara, hastapeneko mailatik hasita maila altuagoetara.

 

PREZIOA 1 ORDU: 20€

 

PREZIOA 1,5 ORDU: 30€

 

PREZIOA 2 ORDU: 40€

EGUN ERDIKO IBILBIDEAK

Ibilbide hauek esperientzia pixka bat duen jendearentzat diseinaturik daude, zaldian pausuan eta trostan ibiltzen dakitenentzat. Gure eskoletatik irtenda hainbat txoko zoragarrietara iritsi gaitezke.

 

Ibilbide hauen iraupena gutxi gora-behera lau ordukoa izaten da.

 

PREZIOA: Prezioa kontsultatu

EGUN OSOKO IBILBIDEAK

Egun osoko ibilbidea egiteko esperientzia eduki behar da, zaldian pausoan, trostan eta galopean ibiltzen jakin behar da. 

 

Ibilbide hauetan zaldi gainean 6-7 ordu egiten dira. Geldiuneak egiten dira eta bazkaria prezioaren barnean dago.

 

PREZIOA KONTSULTATU

Versión para imprimir | Mapa del sitio
© Gailur zaldiketa eta aisialdi eskola