UDALEKUAK ZALDIEKIN
1. Txanda: ekainak 21 - ekainak 27 (7-13 urte)
2. Txanda: ekainak 28- uztailak 4 (7-13 urte)
3. Txanda: uztailak 5-11 (12-16 urte)
4. Txanda: uztailak 12-18 (12-16 urte)
5. Txanda: uztailak 19-25 (10-13 urte)
6. Txanda: uztailak 26- abuztuak 1 (7-13 urte)
Gailurreko udalekuak gure zaldiekin batera, natur ingurunean ekintza mordoaz disfrutatzeko prest dauden 7-16 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta daude.
GOMENDIOA
Haur zein gazteek udalekuaz disfruta dezaten, ezinbestekoa da guraso edo tutoreek haur horiek honelako ekintza batez disfrutatzeko prest ikustea. Hau posible izan dadin, gauari arreta berezia jartzea komeni da. Garrantzitsua da haurra etxetik kanpo eta familiarengandik bereizita lo egiten eroso egotea eta aurretik noizbait halako gauren batzuk pasa izana gomendatzen dugu.
EKINTZAK
Zaldiekin burutzen ditugun ekintzaz gain, udalekua beste hainbat jolas eta tailerrez hornitua dago; hondartzara irteera, mendi irteera, eskulanak, gaubelak…
ZALDIEKIN EKINTZAK
ZALDIAREN ZAINTZA ETA ELIKADURA
GURE HELBURUAK
INSTALAKUNTZAK
Udalekuak Lasturko bailaran, Debako udalerrian kokatzen den Lasturko aterpetxean izango dira.
Mendi, errota, erreka eta belardiez inguratuta toki paregabean aurkitzen gara.
Aterpeari dagokionean, hainbat logela daude komun eta dutxaz hornituak. Horretaz gain, erabilera anitzeko gela eta jangela dugu.
Kanpoaldean frontoia eta hondarrezko pista dugu erabilgarri.
PLAZA MUGATUAK DAUZKAGU!
IZEN EMATEA:
ORDAINKETA ETA PREZIOA
PLAZA LORTU ONDOREN: Otsailaren 27tik martxoaren 4ra
PREZIOA 425€
Izen ematea gauzatua izan dadin, gutxienez, prezioaren %40aren ordainketa egin beharko da (ordainagiria galdetegian txertatu beharko da).
1. ordainketako kopurua:170€
BIGARREN ORDAINKETA EGITEKO EPEA:
Ekainaren 1a (ziurtagiri hau, webgunean izango duzuen galdetegian erantsi beharko da). Prezioa 255€
DESKONTUAK:
%5eko deskontua bigarren anai-arrebaren prezioan. Deskontua bigarren ordainketari aplikatuko zaio. Prezioa 233,75€
ARAUDIA
Udalekuak aisialdi ekintza dira, non gazteen elkarbizitza eta ondo pasatzea sustatu nahi dugun,
horretarako ondorengoa eskatuko dizuegu:
- Mugikorren eta gailu elektronikoen erabilera debekatua izango dute.
- Udalekuan zehar bisitarik ez egitea eskatzen dizuegu.
- Gazteek beraien gastuetarako gehienez 5€ eramatea eskatzen dizuegu (hondartzako irteerarako).
HARREMANETARAKO
Edozein zalantza argitzeko:
MUGIKOR ZENBAKIA: 688842370
HELBIDE ELEKTRONIKOA: gailurzaldiketa@gmail.com
WEB ORRIA: www.gailurzaldiketa.com