GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA
GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA
Carrito de compras

UDALEKUAK 2018. Lastur

EKAINAK 24tik 30era

UZTAILAK 1etik 7ra

UZTAILAK 8tik 14ra

UZTAILAK 15etik 21era

 

Gailurreko udalekuak gure zaldiekin batera, natur ingurunean ekintza mordoaz disfrutatzeko prest dauden 7-15 urte bitarteko gaztetxoentzat zuzenduta daude.

Zaldiekin burutzen ditugun ekintzaz gain, udalekua beste hainbat jolas eta tailerrez hornitua dago; hondartzara irteera, mendi irteera, orientazio lasterketa, eskulanak, gaubelak…

Horretaz gain, Gailurren ingelesa jolasen bitartez lantzeko aukera izango duzu. (Astean 6 ordu ingelesa egingo dute).

 

       GURE HELBURUAK

  • Denbora libre hezitzaile batean gozatu eta ondo pasatzea.
  • Natura eta honek eskaintzen dizkigun baliabideak ezagutu, errespetatu eta gozatzea.
  • Beren adineko haurrekin elkarbizitza integratzailea bultzatzea.
  • Trebetasun fisiko eta emozionalak garatzea.
  • Hizkuntza aniztasuna bultzatzea.

 

PLAZA MUGATUAK DAUZKAGU! 

Izen emate dataren arabera banatuko dira.

INSTALAKUNTZAK

Udalekuak Lasturko bailaran, Debako udalerrian kokatzen den Naparrenekua aterpean izango dira.

Mendi, errota, erreka eta belardiez inguratuta toki paregabean aurkitzen gara.

Aterpeari dagokionean, hainbat logela daude komun eta dutxaz hornituak. Horretaz gain, erabilera anitzeko gela eta jangela dugu.

Kanpoaldean frontoia eta hondarrezko pista dugu erabilgarri.

 

ZALDIEKIN EKINTZAK

ZALDIKETA SAIOAK

  • Saioak partaide bakoitzaren mailara egokituak izango dira.
  • Klaseetarako taldeak murriztuak izango dira.
  • Irakaskuntza jolasen bitartez izango da.
  • Salto eta domako lehen urratsak landuko dira.

BESTELAKO  EKINTZAK

  • Mendi irteerak egingo ditugu
  • Volteo, horseball, carrusell, gymkahana.

ZALDIAREN ZAINTZA ETA ELIKADURA

  • Elikadura: Zaldiei jaten emango diete, beraien eguneroko beharrak zeintzuk diren ikasiko dituzte.
  • Zaldiaren garbiketa: aste osoan zehar beren zaldiaz arduratuko dira.

IBILTARIAK 2018

 

UZTAILAK 22tik 28ra

ABUZTUAK 5etik 11era

ABUZTUAK 12tik 18ra

 

Gailurreko udaleku ibiltariak, zaldi gainean esperientzia duten 12 urtetik gorako gazteentzat zuzendurik daude.

Lasturko aterpetik abiatuta egunez egun toki ezberdinetara iritsiko gara. Gazte bakoitza, aste osoan zehar bere zaldia edukiko du, begiraleen laguntzaz, animaliak dituen eguneroko beharrak ezagutu eta asetzen ikasiko dute.

Maiz, gure ostatua izarpean izango dugu, izan ere, kanpin dendetan egingo dugu lo, bestetan aterpe ezberdinetan. Ibilbide osoan zehar, laguntzako furgoneta edukiko dugu, motxilak, kanpin dendak, janaria eta beharrezkoa dugun guztia eramateko.

Zaldi eta lagunekin batera Euskal Herriko txoko zoragarriak ezagutzeko prest?

 

IBILTARI TXIKIA 2018

UZTAILAK 29tik ABUZTUAK 4ra

 

Aurten, berrikuntza bezala, ibiltari txikia antolatuko dugu; ibiltariaren sentsazio, emozio eta bizipenak esperimentatu nahi duten gaztetxoentzat zuzendurik egongo da. Udaleku honetan, egun batzuk toki jakin batean igaroko ditugu, baina beste batzuk ibilbideak eginez. Laister informazio gehiago jarriko dugu. 

IZEN EMATEA

Nola egin erreserba?

Izen ematea Ekainaren 1a baino lehen egin beharko da.

 

AUKERAK:

LASTURREN ASTE OSOA 375€

UDALEKU IBILTARIA 375€

UDALEKU IBILTARI TXIKIA 375€

5 EGUN 325€ (aukera hau, Lasturko udalekuetan soilik egin daiteke).

DESKONTUAK:

%10eko deskontua bigarren anai-arrebari, soilik 7 egunetako txandan eta ibiltarian.

(Lehenengo anai arrebak 375€; bigarrenak 337,5€)

Deskontuak bigarren ordainketan aplikatuko dira, ez erreserban.

ERRESERBAK ETA ORDAINKETAK:

Plazaren erreserba gauzatua izan dadin, ordainketaren %40a egin beharko da

(150€ 7 egunetako txandan eta 130€ 5 egunetako txandan).

Izen emate orria posta elektronikoz edo arruntez entregatu daiteke.

Bigarren ordainketa ekainaren 15a baino lehenago egin beharko da. 

 

ARAUDIA

Udalekuak aisialdi ekintza dira, non gazteen elkarbizitza eta ondo pasatzea sustatu nahi dugun,

horretarako ondorengoa eskatuko dizuegu:

- Mugikorren eta gailu elektronikoen erabilera debekatua izango dute.

- Udalekuan zehar bisitarik ez egitea eskatzen dizuegu.

- Gazteek beraien gastuetarako gehienez 5€ eramatea eskatzen dizuegu (hondartzako irteerarako).

HARREMANETARAKO

Edozein zalantza argitzeko, izen emate orria eskatzeko edo eta udalekuan zehar gurekin harremanetan

jartzeko:

MUGIKOR ZENBAKIA: 649846727  AINHOA

HELBIDE ELEKTRONIKOA: gailurzaldiketa@gmail.com

WEB ORRIA: www.gailurzaldiketa.com

 

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio Recomendar esta página Recomendar esta página
© Gailur zaldiketa eta aisialdi eskola