GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA
GAILUR ZALDIKETA ETA AISIALDI ESKOLA

EQUINOTERAPIA

Zaldiekin lagundutako ekintzak nahiz zaldiekin lagunduriko terapiak burutzea. Ekintza hauek gaur egun erabiltzen diren terapien osagarri modura erabili nahi ditugu. Honela, zaldia eta bere ingurunea, behar bereziak dituzten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko bitartekaritzat erabiliz.

Terapia global baten helburuarekin zuzendu nahi dugu, pertsonaren garapenaren esparru guztiak kontuan harturik: esparru emozionala, fisikoa, psikomotrizitatea, komunikazioa, erlazioak eta abar.

Arlo honen barruan modalitate ezberdinak bereziko ditugu, hala ere, aurrera eramateko garaian, behin baino gehiagotan, elkarren osagarri izango dira.


Hipoterapia: aktibitate hau zaldiarengan euren ezintasun fisiko edo kognitiboarengatik inongo ekintzarik gauzatu ezingo  duten pertsonei zuzendurik dago. Modalitate hau, eskolako profesionalen gaitasunen arabera aurrera eramango da, beti ere aurre ebaluaketa burutuko delarik, hortaz erabiltzaileen partaidetza ukatzeko aukera egongo litzateke.


Zaldiketa terapeutikoa: Ekintza honen helburu nagusia zaldiketako abilidade espezifikoen ikaskuntzan oinarrituko da. Ikaskuntzarako behar bereziak edukitzeaz gain zaldiarengan sesioan zehar akzio jakina burutzen dutenentzat zuzendurik egongo da, zaldiaren prestakuntzatik hasita agurtzeko unera, lurrean nahiz zaldi gainean burutu daitezkeen aktibitate guztiak kontuan hartuta. Ikaskuntza prozesuan behar bereziak aztertu eta horietara egokitu beharko dira sesioak.


Volteo terapeutikoa: Volteoa zaldian egiten den gimnasiari deritzo, non  zaldia arduradun batez soka bitartez zuzendua doan. Modalitate honek bariante asko eduki ditzake eta jolas mota asko egiteko aukera eskaintzen digu hainbat pertsonak parte hartuz, zaldi bakar bat erabiliz. Horregatik modalitate honek eskaintzen dizkigun abantailak kontuan harturik, ekintza hau parte-hartzaile ezberdinen arteko taldekako lana, kooperazioa eta lankidetza jorratzean helburu dituelarik eskainiko dugu. Horietaz gain, modalitate honetan abilidade psikomotoreak lantzeko aukera izango dugu, gainera, berezitasun berdineko taldea izan beharrik ez duen ekintza izango da.


Equinoterapia soziala: Ekintza honen helburua esparru sozialean egokitzeko arazoak dituzten pertsonekin jardutea izango da. Zaldiekin burutuko ditugun ekintzak bakarkakoak nahiz taldekakoak izango dira, beti ere partaideak dituen beharretara egokituz.

Versión para imprimir Versión para imprimir | Mapa del sitio Recomendar esta página Recomendar esta página
© Gailur zaldiketa eta aisialdi eskola